231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 470/2010 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

726/2011 dekretua.

Maite Arenaza Sarasola andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 2. Epaitegiko idazkariak.

Iruñean, 2011ko uztailaren 29an.

Xedapen zatia:

1.-Banco Bilbao Vizcaya Argentariaren (IFK: A-48-265169; helbidea: San Nikolas plaza, 4, Bilbao) alde onesten da 13.977. eta 13.979. finken errematea, berrehun eta laurogeita bi mila ehun eta berrogeita hamalau euro eta laurogeita zazpi zentimoan ( 282.154,87) 13.977. finka, eta berrehun eta berrogeita zortzi mila zortziehun eta laurogeita bost euro eta hirurogeita hemezortzi zentimoan (248.885,78) 13.979. finka.

2.-Eman bekio ebazpen honen lekukotza esleipen-hartzaileari, ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren likidazio eta titulu gisa balio diezaion.

3.-Igor bekio agindu bikoiztua Iruñeko 3. Jabetza Erregistroko erregistratzaile jaunari, erremateak edo esleipenak sortutako kargaren idatzoharra edo inskripzioa eta geroko inskripzio eta idatzohar guztiak ezerezteko, baita Prozedura Zibilari buruzko Legearen 656. artikuluan aurreikusten den ziurtagiria eman ondoren egiaztatutako guztiak ere, eta jasota utziko da enkantean lortutako zenbatekoa txikiagoa dela printzipalarengatik, interesengatik eta kostuengatik erreklamatutakoa baino.

Ebazpen hau ez da irmoa eta haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, organo judizial honi zuzendua. Errekurtsoa jartzen bada ere, erabakitakoa beteko da. Jakinarazpenaren biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean aurkeztu behar da errekurtso-idazkia, non errekurtsogilearen ustez egin den arau-haustea azalduko baita. Baldintza horiek bete ezean errekurtsoa ez da onartuko (PZLaren 451. eta 452. artikuluak).

Eta Troc-Inmo, S.L.ri, Construcciones, Promociones y Reformas enpresari, Jesús José Jiménez Berriori eta Rosa María Antimasberes Sánchezi jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko urriaren 24an.-Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1117336