231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 470/2010 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Idazkari judizialaren dekretua.

Maite Arenaza Sarasola andrea.

Iruñean, 2011ko urriaren 17an.

Ikusirik jarduketa hauen prozesu-egoera, bidezkoa da ebazpen hau ematea, ondoren azaltzen diren aurrekarietan oinarriturik.

Xedapen zatia:

Zuzendu egiten da 2011ko uztailaren 29ko Dekretua, jarraian adierazten den moduan: aurrekarietako bosgarrenean adierazten da epea igaro zela errematea lagatzeko hirugarren bat aurkeztu gabe, baina honela behar du: "errematea Anida Inmuebles España y Portugal, S.L.ri laga zitzaion"; bestalde, xedapen zatian, errematea Banco Bilbao Vizcaya Argentariaren alde onartu dela dioen tokian, honakoa behar du: "errematea Anida Inmuebles España y Portugal, S.L.ren alde onesten da (IFK: B-85662401 eta helbidea: Paseo de la Castellana, 81, Madril)".

Ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri, deusetan ukatu gabe dagokion errekurtsoa jar daitekeela argitzeko eskatu den ebazpenaren aurka. Errekurtsoa paratzeko epea ebazpen honen jakinarazpenetik hasiko da (PZLaren 448.2 artikulua).

Eta Troc-Inmo, S.L.ri, Construcciones, Promociones y Reformas enpresari, Jesús José Jiménez Berriori eta Rosa María Antimasberes Sánchezi jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko urriaren 24an.-Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1117335