231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Hirigintza lizentzien eta jarduketa adierazien tramitazioa
arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Hiri honetako Udalak, 2011ko urriaren 28an egin osoko bilkura arruntean, eta Lurraldearen Antolamenduaren Alorreko Informazio Batzorde Iraunkorrak proposaturik, erabaki zuen hasiera batean onestea Hirigintza lizentzien eta jarduketa adierazien tramitazioa arautzen duen udal ordenantza eta espedientea jendaurrean jartzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren Iragarki Oholean eta www.tudela.es web orrian argitaratuta, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, espedientea azter dezaten Hirigintza Kudeatzeko Zentroan (Herriko Etxea, 4. solairua, Plaza Vieja, 1), eta gisa hartara erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez daitezen idatziz, Udaleko Erregistro Orokorraren bitartez, edo zuzenbidean onartzen den beste bitarteko baten bidez.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2011ko azaroaren 4an.-Lurraldearen Antolamenduaren Alorreko zinegotzi delegatua, Reyes Carmona Blasco.

Iragarkiaren kodea: L1118175