231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

Kalifikazio juridikoaren aldaketa

Oroz-Beteluko Udalak, 2011ko urriaren 18ko osoko bilkuran, hasiera batean eta aho batez onetsi zuen 1. poligonoko 229 eta 492. lurzatien artean dagoen 70,35 m² inguruko lur baten kalifikazio juridikoaren aldaketa, jabari publikokoa izan beharrean, gaur egun halakoa baita, ondareko ondasunaren kalifikazioa emateko eta ondoren doan lagatzeko 492. lurzatien jabeei, hau da, Jesús María Jiménez Mayari eta M.ª Victoria Jiménez Mayari. Lagapenaren helburua sarbide bat egitea da, bai poligonoko 492. lurzatian dagoen etxebizitzarako bai Udal honetako herrilurretarako. Bide hori erabilera publikokoa izanen da, baina eraikitze eta mantentze lanak 492. lurzatiko jabeen kontura izanen dira.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Orotz-Betelun, 2011ko azaroaren 4an.-Alkatea, Ainhoa Mendia Orradre.

Iragarkiaren kodea: L1118249