231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Aurrekontuan aldaketak egiteko espedientea.
Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2011ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 23an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Diru-sarrera bidezko kreditua: 257.260,98 euro.

MCPSAren diru-laguntzak sortua.

Kreditu transferentzia: 46.900 euro.

Gazolatzen, 2011ko azaroaren 7an.-Alkate udalburua, José Joaquín San Martín Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1118229