231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

171/2011 EBAZPENA, urriaren 14koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako zuzendariak ohiz kanpoko prozeduraz izendatzen dituena. Zuzendariak 2011ko irailaren 1ean hasi dira karguan.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 131.1 artikuluak xedatzen du zuzendaritza taldea ikastetxe publikoetako gobernu organo betearaztea dela.

Hezkuntza Departamentuak horrelako zuzendaritza taldeak ikastetxeen funtzionamendu egokirako beharrezkoak direla iritzirik, eta kontuan harturik, 2011ko irailaren 1ean, ikastetxe batzuetako zuzendaritzak hutsik daudela arrazoi ezberdinengatik, bidezkoa da ikastetxe horietarako zuzendariak izendatzea ohiz kanpoko prozedura baten bidez.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak zuzendari lanetan aritzeko proposatutako pertsonak ohiz kanpoko prozeduraz zuzendari izendatzea, 2011ko irailaren 1etik aurrera. Zuzendari horien zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Ebazpen honen eta bere eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2011ko urriaren 14an.-Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

ERANSKINA

Izendapen proposamenak, ohiz kanpoko prozeduraz egindakoak

IZENA

IKASTETXEA

HASIERAKO EGUNA

AMAIERAKO EGUNA

Erauskin Izaguirre, M.ª Carmen

Aurizko HLHIP

2011/09/01

2015/06/30

Irisarri Martiarena, Miren

Azpilkuetako HLHIP

2011/09/01

2015/06/30

Andía Celaya, Luis Alberto

Barañaingo "Barañain" BHI

2011/09/01

2015/06/30

Ramos Almodovar, Alicia

Beireko HLHIP

2011/09/01

2012/06/30

Astiz Elberdin, M.ª Soledad

Beteluko "Araxes" HLHIP

2011/09/01

2012/06/30

Pinillos Echeverría, M.ª Cristina

Lizarrako "Tierra Estella" BHI

2011/09/01

2012/06/30

Rodríguez Castillo, María

Leringo "Doña Blanca de Navarra" HLHIP

2011/09/01

2014/06/14

Antón del Campo, M.ª Concepción

Iruñeko "Escuela Sanitaria" II

2011/09/01

2015/06/30

Torrea Idiazabal, Koldo

Saldiasko HLHIP

2011/09/01

2012/06/30

Estarriaga Ibiricu, F. Javier

San Adriango "Ega" BHI

2011/09/01

2015/06/30

F1117472

Iragarkiaren kodea: F1117472