231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2011ko azaroaren 3ko osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea lerrokadurak, sestrak eta bolumenen eta garaieren antolamendua eta konposizioa aldatu eta doitzeko xehetasun azterlana, zertarako eta oztopo arkitektonikoak kendu eta igogailua jartzeko etxebizitza-eraikin batean, Irigai Auzoa kaleko 17 zenbakian, Agoitzen(1. poligonoa, 256. lurzatia, Udal katastroa), Irigai Auzoa kaleko 17. zenbakiko jabeen elkarteak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada.

Agoitzen, 2011ko azaroaren 7an.-Alkatea, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1118212