231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2011ko azaroaren 3ko osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea fatxadetako lerrokadurak, sestrak eta bolumentria aldatzeko xehetasun azterlana, zertarako eta igogailua jartzeko etxebizitza-eraikin batean, Irigai Auzoa kaleko 13 zenbakian, Agoitzen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onesteko igorriko da, bidezko bada hori egitea.

Agoitzen, 2011ko azaroaren 7an.-Alkatea, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1118211