231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epatzeko iragarkia.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Ana María Arzoz Beramendi andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 10eko 1169/2011 Ebazpenaren aurka, hots, Maisu-maistren Kidegoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan, sartzeko hautapen prozesuaren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zuen ebazpenaren aurka. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 18ko 300/2011 Ebazpenaren bidez onetsi zen hautapen prozedura hori.

Horiek horrela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, 2011-2012 ikasturtean Maisu-maistren Kidegoan sartzeko aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda indardunetan (Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen zuzendari nagusiak abuztuaren 8an emandako 1553/2011 Ebazpenaren bidez onetsiak), zehazki Ingelesa espezialitatekoan (gaztelaniaz), Elena Lasheras Palou andrearen eta Alicia Pilar Lorente Diaz andrearen artean, biak barne, dauden izangai guztiei dei egiten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko Santo Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia (espedientearen zenbakia: 0004-ED02- 2011-000029) interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko Santo Domingo aldapa, z.g.).

Iruñean, 2011ko urriaren 17an.-Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1117960