231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epatzeko iragarkia.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Susana Juan Martínez andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 10eko 1169/2011 Ebazpenaren aurka, hots, Maisu-maistren Kidegoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan, sartzeko hautapen prozesuaren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zuen ebazpenaren aurka. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 18ko 300/2011 Ebazpenaren bidez onetsi zen hautapen prozedura hori.

Horiek horrela, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, maisu-maistren 2011ko oposizioan, Ingeleseko (gaztelaniaz) lehiaketalditik eta oposizioalditik batutako zerrendan, Ana Belén Soriano Campomanesen eta Constanza Serrano Garcíaren artean, biak barne, dauden izangaiei dei egiten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko Santo Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia (espedientearen zenbakia: 0004-ED02-2011-000037) interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko Santo Domingo aldapa, z.g.).

Iruñean, 2011ko irailaren 30ean.-Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1117955