231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1140/2011 EBAZPENA, urriaren 28koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, "Subiola" izeneko eraldaketarako nekazaritza sozietatea desegitea erabakitzen duena, 2011ko irailaren 29ko batzar nagusian.

Legezko xedapen hauekin bat: Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateak arautzeko Estatutua onesten duen abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretua; hura garatzen duen 1982ko irailaren 14ko Agindua; Estatuko Administrazioaren arlo honetako eginkizunak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretua; Eskualdaturiko eginkizunak eta zerbitzuak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Departamentuari esleitzeko otsailaren 7ko 40/1986 Foru Dekretua; eta Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa sortu zuen otsailaren 28ko 71/1986 Foru Dekretua.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 141/2011 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Subiola" 674 NA eraldaketarako nekazaritza sozietateak 2011ko irailaren 29an egindako bazkideen batzar nagusian sozietatea desegiteari buruz hartutako erabakia ontzat hartzea eta inskriba dadila agintzea.

2. Ebazpen hau Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroari, interesdunari eta Estatuko Administrazioari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2011ko urriaren 28an.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

Iragarkiaren kodea: F1117832