231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

769/2011 FORU AGINDUA, azaroaren 3koa, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak emana, Toki Araubideko Foru Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Toki Araubideko Foru Batzordearen antolamendu eta funtzionamenduaren Erregelamenduaren 3. artikuluak batzorde horren osaera ezartzen du, honela: Foru Komunitateko administrazioaren zazpi ordezkari eta Nafarroako Toki Administrazioaren beste zazpi. Azken hauek toki entitateen elkarte edo federazioek hautatu behar dituzte toki entitateen kideen artean, Foru Komunitatean duten ezarpenaren proportzioan. Erregelamendu hori urriaren 18ko 277/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi eta urriaren 30eko 492/1995 Foru Dekretuaren bidez partez aldatu zen.

2011ko maiatzaren 22ko udal- eta foru-hauteskundeen ondorioz, ordezkaritza kargu batzuk berritu dira eta, horregatik, bidezko da Toki Araubideko Foru Batzordeko kide berriak izendatzea.

Hori guztia dela eta,

AGINDU DUT:

1. Ondoko hauek izendatzea Toki Araubideko Foru Batzordeko kide:

a) Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkariak:

Roberto Jiménez Alli jauna, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilaria.

José Luis Izco Biarge jauna, Toki Administrazioko zuzendari nagusia.

Idoya Nieves Nuin andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea.

Juan Francisco Franco Pueyo jauna, Aurrekontuaren zuzendari nagusia.

Marie Gómez Sánchez andrea, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusia.

Begoña Urrutia Juanicotena andrea, Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko zuzendaria.

José Ignacio Sola Jiménez jauna, Kudeaketa eta Lankidetza Juridikorako Zerbitzuko zuzendaria.

b) Nafarroako Toki Administrazioaren ordezkariak (Foru Komunitatean duten ezarpenaren proportzioan toki entitateen elkarte edo federazioek hautatukoak):

Mariano Herrero Ibáñez jauna, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakaria, batzordearen buruorde lanetan arituko dena.

Enrique Maya Miranda jauna, Iruñeko Udaleko alkatea.

Jose M.ª Irisarri Ollacarizqueta jauna, Berriobeitiko Udaleko alkatea.

Cruz M.ª Moriones Uriz jauna, Ustaizeko Kontzejuko burua.

Manuel Romero Pardo jauna, Aranguren ibarreko Udaleko alkatea.

Gregorio Galilea Arazuri jauna, Vianako Udaleko alkatea.

Luis Casado Oliver jauna, Tuterako Udaleko alkatea.

2. José Ignacio Sola Jiménez jauna Toki Araubideko Foru Batzordeko idazkari izendatzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

Iruñean, 2011ko azaroaren 3an.-Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilaria, Roberto Jiménez Alli.

Iragarkiaren kodea: F1118601