231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

143/2011 EBAZPENA, urriaren 19koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Instalazioa eta Mantentze-lanak lanbide arlokoa den "Eraikinen mantentze-lanetako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluen lanbide profila eta egitura onesten dituena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 30. artikuluak Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programak ezartzen ditu, derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatu titulua lortu ez duten ikasleei zuzenduak, horrela ikasleek Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren egungo egiturako lehen mailako kualifikazioari dagozkion lanbide gaitasunak lor ditzaten -Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak sortu zuen-, eta gizartean eta lan munduan ongi sartzeko aukera izan eta beren oinarrizko gaitasunak gara ditzaten ikasketak egiten jarraitu ahal izateko.

Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legearen azken xedapenetako hogeita laugarrenak ezartzen du Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetako lanbide moduluak hezkuntza sistemako lanbide heziketaren barnean daudela.

Uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduaren bidez arautu dira Nafarroan Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programak, eta hartan eman zaio baimena Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiari aipatu foru agindua garatzeko behar diren ebazpena eta jarraibideak eman ditzan.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du, "Eraikinen mantentze-lanetako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluen egitura eta lanbide erreferentea/lanbide profila ezartzeari dagokionez.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen xedea da Instalazioa eta Mantentze-lanak lanbide arlokoa den "Eraikinen mantentze-lanetako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetako lanbide moduluen egituraren eta lanbide profilaren erreferentea onestea, Nafarroako Foru Komunitaterako.

Nafarroan programa horiek garatzen dituzten ikastetxe eta entitate baimenduetan aplikatuko dira.

Ebazpen honen bidez onetsitako erreferentea aldatzeko beharrezkoa izanen da Hezkuntza Departamentuaren baimena lortzea, ezartzen den prozeduraren bitartez.

2. "Eraikinen mantentze-lanetako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluen egituraren eta lanbide profilaren identifikazioa I. eranskinean ageri da.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialari jakinaraztea, argitara daitezen.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuari, Aukera Berdintasunaren, Hezkuntzako Parte-hartzearen eta Irakasleentzako Arretaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, Nafarroako Kualifikazioen Institutua-Lanbide Kualifikazioen Atalari eta Ikasketak Antolatzeko Atalari.

Iruñean, 2011ko urriaren 19an.-Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

I. ERANSKINA

"Eraikinen mantentze-lanetako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluen lanbide profila eta egitura

1.-Programaren identifikazioa.

"Eraikinen mantentze-lanetako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa elementu hauen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Eraikinen mantentze-lanetako laguntzailea.

b) Maila: 1-Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa.

c) Lanbide arloa: Instalazioa eta Mantentze-lanak.

d) Iraupena: ikasturte bat; 500 ordu, programako lanbide moduluetarako.

e) Programaren modalitatea: LHKP Lanbide Lantegi egokitua.

2.-Lanbide profila.

"Eraikinen mantentze-lanetako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean programa horri dagozkion lanbide kualifikazioak eta, hala denean, gaitasun unitateak.

3.-Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean programa horri dagozkion kualifikazioen eta gaitasun unitateen zerrenda.

Lanbide kualifikazio osoak:

a) Etxeetako iturgintzako eta berokuntza-klimatizazioko lanak, IMA367-1, gaitasun unitate hauek hartzen dituena:

UC1154-1: hodiak jartzea, ura eramateko eta hustubideetarako hodiak prestatu, moztu eta elkartuta.

UC1155-1: etxean erabiltzeko diren higieneko aparatuak, erradiadoreak eta klimatizazio aparatuak ezarri eta haiek mantentzeko oinarrizko lanak egitea.

4.-Gaitasun orokorra.

Programa honen gaitasun orokorrean hodiak ezartzea sartzen da; zer instalazio den, horren araberako materialeko hodiak prestatu, moztu eta elkartuta; orobat, etxean erabiltzeko diren higieneko aparatuak, erradiadoreak eta kilimatizazio aparatuak muntatu eta kentzea, kalitate eta segurtasun baldintza egokiak betez, ezarritako arauei jarraituz.

5.-Berariazko lanbide gaitasunak.

Berariazko lanbide gaitasunak honako hauek dira:

-Iturgintzako instalaziorako behar diren elementu eta materialak bildu, prestatu eta aurkeztea.

-Hodiak aurkeztu, lerrokatu, nibelatu eta elkartzeko lanak egitea, segurtasunerako ezarritako jarraibide eta neurriak betez.

-Euri ura eramateko kanalizazioak ezarri eta mantentze lana egitea, baita haiek konpondu eta zerbitzuan jartzea ere, ingurumen arloko jarraibideei segituz eta arauak errespetatuz.

-Ur hargune eta kanalizazioak eta hustubideak ezarri eta egiaztatzea.

-Higieneko aparatuak (konketak, komunontziak, harraskak, bainuontziak) ezarri, kendu, mantendu eta instalatzea, eta haien funtzionamendua egiaztatzea jarraibideak betez.

-Termo elektrikoak eta ur bero sanitarioa sortzen duten beste aparatu batzuk, etxean erabiltzekoak, ezarri eta abian jartzea, jarraibideak betez.

-Etxeko galdarak ezarri eta abian jartzea, jarraibideak betez.

-Erradiadore, haizagailu eta klimatizazioko beste elementu batzuk, etxean erabiltzekoak, ezarri eta abian jartzea, jarraibideak betez.

-Arriskuei aurrea hartzeko, segurtasuneko eta ingurumen arloko neurriak, istripurik gerta ez dadin beharrezkoak direnak, aplikatzea, jarraibideak eta arauak betez.

6.-Gaitasun pertsonal eta sozialak.

Gaitasun pertsonal eta sozialak honako hauek dira:

a) Bakarrik edo talde baten barnean lan egitea, ordena, garbitasuna, puntualtasuna, erantzukizuna eta koordinazioa zainduz.

b) Arriskuei aurrea hartzeko, segurtasuneko eta ingurumen arloko neurriak, istripu pertsonalik gerta ez dadin beharrezkoak direnak, makinetan edo instalazioetan aplikatzea, jarraibideak eta arauak betez.

c) Esleitutako lanak onartzea, jarrera onekin.

d) Errespetu handiz jokatzea ingurumenarekin, eta harreman egokia izatea lagun, arduradun eta bezeroekin.

e) Lanpostua garbi eta txukun izatea lanaldi bukaeran, baita makinak eta tresnak ere, haiek erabiltzeko jarraibide eta arauak betez.

7.-Lanbide moduluak: izena eta iraupena.

"Eraikinen mantentze-lanetako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluak eta haien iraupena taula honetan azaltzen dira:

LANBIDE MODULUAK

Kodea

Izena

Orduak, guztira

Klaseak astean

ELE01

Behe tentsioko instalazio elektrikoak eta domotikakoak eraikinetan muntatzeko zereginak

167

5

IMA01

Hodiak instalatzeko zereginak

167

5

IMA02

Higieneko aparatuak eta klimatizazioko elementuak ezarri eta mantentze-lana egitea

166

5

Enpresako praktikak (borondatezkoak)

150-200

Enpresaren ordutegian

GUZTIRA

500

15

8.-Programako lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, egiaztatzeko.

GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

EGIAZTATZEN AHAL DIREN GAITASUN UNITATEAK

IMA01. Hodiak instalatzeko zereginak

UC1154-1: hodiak jartzea, ura eramateko eta hustubideetarako hodiak prestatu, moztu eta elkartuta.

IMA02. Higieneko aparatuak eta klimatizazioko elementuak ezarri eta mantentze-lana egitea

UC1155-1: etxean erabiltzeko diren higieneko aparatuak, erradiadoreak eta klimatizazio aparatuak ezarri eta haiek mantentzeko oinarrizko lanak egitea.

ELE01. Behe tentsioko instalazio elektrikoak eta domotikakoak eraikinetan muntatzeko zereginak

UC0816-1: behe tentsioko instalazio elektrikoak eta domotikakoak eraikinetan muntatzeko zereginak egitea

Iragarkiaren kodea: F1117469