231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

LANDA GARAPEN, INDUSTRIA, ENPLEGU ETA INGURUMEN DEPARTAMENTUA. "Asociación Navarra de Talleres de Reparación de Vehículos" lanbide erakundearen estatutu aldatuen gordailua.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan ezarritako ondorioetarako, aditzera ematen da Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuan 2011ko azaroaren 8ko 12:00etan aurkeztu direla "Asociación Navarra de Talleres de Reparación de Vehículos" izeneko lanbide erakundearen estatutu aldatuak. Elkarte horrek Nafarroako Foru Komunitatean dihardu, eta dagokion lanbide eremuak eginkizun horretan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten profesionalak biltzen ditu.

Aldaketa aktaren bi sinatzaileak hauek dira: Carlos Sagües Salvide jauna eta Francisco Esparza Unsain jauna.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei jakinarazi eta jakin dezaten. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2011ko azaroaren 14an.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, Javier Zubicoa León.

Iragarkiaren kodea: F1118555