231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2982/2011 EBAZPENA, urriaren 31koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako 86 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren barrenean 12 burutza betetzeari dagokiona indarrik gabe uzten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ekainaren 7an emandako 1553/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoetako 86 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Aipatu deialdia 2010eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 19an.

Urtarrilaren 17an eman eta 2011ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 14koan, argitaratutako 103/2011 Ebazpenaren bidez, burutza horietatik 69 betetzeko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi ziren. Haien artean burutza edo unitate parekatu hauei dagozkienak zeuden:

Orduko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua:

-Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Ekoizpen eta Banaketa Atala (lanpostuaren zenbakia: 6648).

-I. Arloko Proiektuen Atala (lanpostuaren zenbakia: 8071).

Ekonomia eta Ogasun Departamentua:

-Informazio eta Dokumentazio Atala (lanpostu zenbakia: 4555).

Orduko Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentua:

-Foru Erakundeekiko Harremanetarako Atala (lanpostuaren zenbakia: 8154).

Orduko Toki Administrazioko Departamentua:

-Toki Estatistiken eta Informazioaren Egituraren Atala (lanpostuaren zenbakia: 7115).

Hezkuntza Departamentua:

-Goi Mailako Irakaskuntzaren Atala (lanpostu zenbakia: 36043).

Osasun Departamentua:

-Osasun Zentro, Jarduera eta Prestazioak Antolatu eta Ikuskatzeko Atala (lanpostuaren zenbakia 5103).

Orduko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentua:

-Gizarteratze Atala (lanpostu zenbakia: 4857).

-Inbertsio eta Obra Atala (lanpostu zenbakia: 4847).

Orduko Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua:

-Kontrol Ekonomiko-Administratiboaren Atala (lanpostu zenbakia: 4578).

Orduko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua:

-Nazioartekotze Atala (lanpostu zenbakia: 8102).

-Eragimenaren eta Energia Berriztagarrien Atala (lanpostuaren zenbakia: 6267).

Bada, deialdia argitaratu zenetik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura organikoek eta haren erakunde autonomoen estatutuek izan dituzten aldaketen ondorioz, burutza edo unitate parekatu hauek kendu dira:

Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentua:

-Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Ekoizpen eta Banaketa Atala (lanpostuaren zenbakia: 6648).

-I. Arloko Proiektuen Atala (lanpostuaren zenbakia: 8071).

-Toki Estatistiken eta Informazioaren Egituraren Atala (lanpostuaren zenbakia: 7115).

Ekonomia eta Ogasun Departamentua:

-Informazio eta Dokumentazio Atala (lanpostu zenbakia: 4555).

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua:

-Foru Erakundeekiko Harremanetarako Atala (lanpostuaren zenbakia: 8154).

Hezkuntza Departamentua:

-Goi Mailako Irakaskuntzaren Atala (lanpostu zenbakia: 36043).

Osasun Departamentua:

-Osasun Zentro, Jarduera eta Prestazioak Antolatu eta Ikuskatzeko Atala (lanpostuaren zenbakia 5103).

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua:

-Gizarteratze Atala (lanpostu zenbakia: 4857).

-Inbertsio eta Obra Atala (lanpostu zenbakia: 4847).

Sustapen eta Etxebizitza Departamentua:

-Kontrol Ekonomiko-Administratiboaren Atala (lanpostu zenbakia: 4578).

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua:

-Nazioartekotze Atala (lanpostu zenbakia: 8102).

-Eragimenaren eta Energia Berriztagarrien Atala (lanpostuaren zenbakia: 6267).

Hori guztia kontuan hartuz, eta orobat deialdiaren 1. oinarrian xedatutakoa, bidezkoa da aipatutako burutzak betetzeko prozesua indarrik gabe uztea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 1553/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako 86 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko onetsitako deialdiaren barrenean, indarrik gabe uztea burutza hauek betetzeari dagokiona:

Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentua:

-Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Ekoizpen eta Banaketa Atala (lanpostuaren zenbakia: 6648).

-I. Arloko Proiektuen Atala (lanpostuaren zenbakia: 8071).

-Toki Estatistiken eta Informazioaren Egituraren Atala (lanpostuaren zenbakia: 7115).

Ekonomia eta Ogasun Departamentua:

-Informazio eta Dokumentazio Atala (lanpostu zenbakia: 4555).

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua:

-Foru Erakundeekiko Harremanetarako Atala (lanpostuaren zenbakia: 8154).

Hezkuntza Departamentua:

-Goi Mailako Irakaskuntzaren Atala (lanpostu zenbakia: 36043).

Osasun Departamentua:

-Osasun Zentro, Jarduera eta Prestazioak Antolatu eta Ikuskatzeko Atala (lanpostuaren zenbakia 5103).

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua:

-Gizarteratze Atala (lanpostu zenbakia: 4857).

-Inbertsio eta Obra Atala (lanpostu zenbakia: 4847).

Sustapen eta Etxebizitza Departamentua:

-Kontrol Ekonomiko-Administratiboaren Atala (lanpostu zenbakia: 4578).

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua:

-Nazioartekotze Atala (lanpostu zenbakia: 8102).

-Eragimenaren eta Energia Berriztagarrien Atala (lanpostuaren zenbakia: 6267).

2. Ebazpen hau Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Ekonomia eta Ogasun Departamentukoari, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentukoari, Osasun Departamentukoari, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentukoari, Sustapen eta Etxebizitza Departamentukoari eta Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentukoari, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko urriaren 31n.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1118390