231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2981/2011 EBAZPENA, urriaren 31koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako 108 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren barrenean 5 burutza betetzeari dagokiona indarrik gabe uzten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak maiatzaren 18an emandako 1378/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 108 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Aipatu deialdia 2009ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean.

Azaroaren 2ko 3040/2009 Ebazpenaren bidez, honako honi dagokionez, burutza horietatik 77 betetzeko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi ziren, horien artean burutza edo unitate parekatu hauetakoak:

Orduko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua:

-Artxibo eta Jabetza Tituluen Bulegoa (lanpostuaren zenbakia: 7157).

Orduko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentua:

-Gizarte Gaien Araubide Juridiko eta Administratiboaren Atala (lanpostuaren zenbakia: 7211).

Orduko Nafarroako Berdintasunerako Institutua:

-Informazio eta Programa Atala (lanpostu zenbakia: 5117).

Orduko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua:

-Kontzesio Obren Atala (lanpostu zenbakia: 6898).

Orduko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua:

-Lurralde Azpiegituren Atala (lanpostu zenbakia: 7017).

Bada, deialdia argitaratu zenetik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura organikoek eta haren erakunde autonomoen estatutuek izan dituzten aldaketen ondorioz, burutza edo unitate parekatu hauek kendu dira:

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua:

-Artxibo eta Jabetza Tituluen Bulegoa (lanpostuaren zenbakia: 7157).

-Lurralde Azpiegituren Atala (lanpostu zenbakia: 7017).

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua:

-Gizarte Gaien Araubide Juridiko eta Administratiboaren Atala (lanpostuaren zenbakia: 7211).

Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutua:

-Informazio eta Programa Atala (lanpostu zenbakia: 5117).

Sustapen eta Etxebizitza Departamentua:

-Kontzesio Obren Atala (lanpostu zenbakia: 6898).

Hori guztia kontuan hartuz, eta orobat deialdiaren 1. oinarrian xedatutakoa, bidezkoa da aipatutako burutzak betetzeko prozesua indarrik gabe uztea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 18ko 1378/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako 108 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko onetsitako deialdiaren barrenean, indarrik gabe uztea burutza hauek betetzeari dagokiona:

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua:

-Artxibo eta Jabetza Tituluen Bulegoa (lanpostuaren zenbakia: 7157).

-Lurralde Azpiegituren Atala (lanpostu zenbakia: 7017).

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua:

-Gizarte Gaien Araubide Juridiko eta Administratiboaren Atala (lanpostuaren zenbakia: 7211).

Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutua:

-Informazio eta Programa Atala (lanpostu zenbakia: 5117).

Sustapen eta Etxebizitza Departamentua:

-Kontzesio Obren Atala (lanpostu zenbakia: 6898).

2. Ebazpen hau Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentukoari eta Sustapen eta Etxebizitza Departamentukoari, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko urriaren 31n.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1118388