231. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2980/2011 EBAZPENA, urriaren 31koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako 105 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren barrenean 5 burutza betetzeari dagokiona indarrik gabe uzten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak otsailaren 25ean emandako 609/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 105 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Aipatu deialdia 2008ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean.

Azaroaren 10ean eman eta 2008ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 26koan, argitaratutako 3563/2008 Ebazpenaren bidez, burutza horietatik 83 betetzeko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi ziren. Haien artean burutza edo unitate parekatu hauei dagozkienak zeuden:

Orduko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua:

-Kudeaketa Ekonomikoaren Atala (lanpostu zenbakia: 7138).

Orduko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentua:

-Informazioa Kudeatzeko Atala (lanpostu zenbakia: 8084).

-Kontsumo Atala (lanpostu zenbakia: 2656).

Orduko Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentua:

-Kudeaketa Juridiko-Administratiboaren Bulegoa (lanpostu zenbakia: 7257).

Orduko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua:

-Kontrolaren Koordinazio Administratiboaren Bulegoa (lanpostu zenbakia: 7013).

Bada, deialdia argitaratu zenetik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura organikoek eta haren erakunde autonomoen estatutuek izan dituzten aldaketen ondorioz, burutza edo unitate parekatu hauek kendu dira:

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua:

-Kudeaketa Ekonomikoaren Atala (lanpostu zenbakia: 7138).

-Kontrolaren Koordinazio Administratiboaren Bulegoa (lanpostu zenbakia: 7013).

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua:

-Informazioa Kudeatzeko Atala (lanpostu zenbakia: 8084).

-Kontsumo Atala (lanpostu zenbakia: 2656).

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua:

-Kudeaketa Juridiko-Administratiboaren Bulegoa (lanpostu zenbakia: 7257).

Hori guztia kontuan hartuz, eta orobat deialdiaren 1. oinarrian xedatutakoa, bidezkoa da aipatutako burutzak betetzeko prozesua indarrik gabe uztea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren otsailaren 25eko 609/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako 105 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko onetsitako deialdiaren barrenean, indarrik gabe uztea burutza hauek betetzeari dagokiona:

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua:

-Kudeaketa Ekonomikoaren Atala (lanpostu zenbakia: 7138).

-Kontrolaren Koordinazio Administratiboaren Bulegoa (lanpostu zenbakia: 7013).

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua:

-Informazioa Kudeatzeko Atala (lanpostu zenbakia: 8084).

-Kontsumo Atala (lanpostu zenbakia: 2656).

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua:

-Kudeaketa Juridiko-Administratiboaren Bulegoa (lanpostu zenbakia: 7257).

2. Ebazpen hau Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentukoari eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentukoari, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko urriaren 31n.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1118385