226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

6/11 eta 7/11 aldaketak San Adriango 2011ko aurrekontuan. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2011ko urriaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ondotik ematen diren aldaketak 2011ko aurrekontu orokor eta bakarrean:

1. 6/11 aldaketa 2011ko aurrekontu orokor eta bakarrean: kreditu berezien sorrera bat San Adriango Udalaren gastuen 2011ko aurrekontuan; finantzaketa: bertze kontu-sail batzuetako kredituak beheititzea San Adriango Udalaren gastuen 2011ko aurrekontuan, eta diru-sarrera berriak 2011ko diru-sarreren aurrekontuaren 7. kapituluko kontzeptu batean; hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

Kreditu berezien sorrera jasoko duten gastuen kapituluak:

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 11.393,45 euro.

Guztira: 11.393,45 euro.

Gastuen kapituluak, kreditu beheititzea jasoko dutenak:

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 5.393,45 euro.

Guztira: 5.393,45 euro.

Diru-sarreren kapitulu berria:

7. kapitulua.-Kapital transferentziak eta kapitaleko bertze diru-sarrera batzuk: 6.000 euro.

Guztira: 6.000 euro.

2. 7/11 aldaketa 2011ko aurrekontu orokor eta bakarrean: kreditu gehikuntza bat San Adriango Udalaren gastuen 2011ko aurrekontuan; finantzaketa: bertze kontu-sail batzuetako kredituak beheititzea San Adriango Udalaren gastuen 2011ko aurrekontuan; hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

Kreditu gehikuntza jasoko duten gastuen kapituluak:

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 11.664,31 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 3.538,03 euro.

Guztira: 15.202.34 euro.

Gastuen kapituluak, kreditu beheititzea jasoko dutenak:

1. kapitulua.-Langileria gastuak: 7.000 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 8.202,34 euro.

Guztira: 15.202,34 euro.

Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik ez bada, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea amaitutakoan.

San Adrianen, 2011ko urriaren 27an.-Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1117772