226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa eta herrilurretako aldizkako aprobetxamenduen tasak, 2011ko bigarren seihilekoan

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduarekin bat, aditzera ematen da ezen 2011ko azaroaren 30ean bukatuko dela borondatezko epea herrilurretako 2011ko seihilekoko aprobetxamenduak direla-eta igorri diren tasak ordaintzeko, baita landalurreko nahiz hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2011ko likidazioaren bigarren zatiko kuotak ordaintzeko ere.

Banco Bilbao Vizcaya Argentariaren edozein bulegotan egiten ahalko da ordainketa, berariazko ordutegian eta aldez aurretik dagokion ordainagiria aurkeztuta.

Epe hori iragandakoan, Diru-bilketaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatu eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira.

Mendabian, 2011ko urriaren 31n.-Alkatea, María José Verano.

Iragarkiaren kodea: L1117753