216. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2717/2011 EBAZPENA, urriaren 24koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kudeatzen dituen zenbait diru-laguntzatarako deialdiak egiten dituzten ebazpen batzuk indarrik gabe uzten dituena.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak zenbait talderen prestakuntza ekintzetarako ematen dituen laguntzetarako deialdiaren oinarriak 2006koak dira, eta hainbat aldaketa izan dituzte. Hori kontuan harturik, zerbitzu honek idazketa berri bat egitea planteatu du. Bestalde, diru-laguntza eskabidea aurkezteko epea ikasturte honetako azaroan hasiko denez, aipatzen diren ebazpenak ondoriorik gabe uzteko proposatzen da.

Hori horrela, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen maiatzaren 21eko 47/2007 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Indarrik gabe uztea ondoan azaltzen diren ebazpenak:

-3595/2006 Ebazpena, abenduaren 11koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak zenbait talderen prestakuntza ekintzetarako ematen dituen laguntzetarako dei egin eta laguntzak arautzen dituena.

-3390/2008 Ebazpena, azaroaren 3koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, abenduaren 11ko 3595/2006 Ebazpeneko 5. oinarriaren idazketa aldatzen duena.

-3300/2009 Ebazpena, urriaren 28koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 11ko 3595/2006 Ebazpena eta azaroaren 3ko 3390/2008 Ebazpena, "zenbait talderen" prestakuntza ekintzei buruzkoak, aldatzen dituena.

-2602/2010 Ebazpena, urriaren 20koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 11ko 3595/2006 Ebazpena, "zenbait talderen" prestakuntza ekintzetarako deialdiari buruzkoa, aldatzen duena.

2. Ebazpen hau Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Prestakuntza Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2011ko urriaren 24an.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: F1117390