216. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 613/2011 demanda

Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, M.ª Luisa Pin Pinek eskaturik, diru kopuru bat erreklamatzeko, Rasjor, S.L.ren aurka bideratzen ari den 613/2011 demandan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2012ko maiatzaren 25eko goizeko 10:00etan 15. judizio-aretoan (lehen solairua) ager dadin, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, epaiketa egiteko.

Ekitaldi horiek epaitegi honetako judizio-aretoan eginen dira (San Roke kalea, 4, lehen solairua). Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Demandatuak berak agertu beharko du aitortza judiziala egitera, eta, pertsona juridiko pribatu bat bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak. Ordezkaritza frogatzeko, eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Ohartarazten zaio bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, aitortutzat jotzen ahalko dela.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Eta Rasjor, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2011ko urriaren 4an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1116378