216. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 516/2011 demanda

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: Abilio Cordeiro Cascaisek, José Ángel Mateos Florenciok, Yolanda Del Barrio Gilek, Francisco Javier Latasa Azparrenek, Said Amezainek, Juan Bautista Astibia Olanok, Oihane Garate Rodrigok, Halil Asanov Chausevek, Juan Carlos Murillo Horrillok, Miguel Ramón Zabaleta Zabaletak, Francisco José Rodríguez Frailek eta Mihail Volosciucek eskaturik, diru-kopuru baten erreklamazioa dela eta, Excavaciones Fresneda, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den 516/2011 prozeduraren barruan, xedapen zatian hauxe dioen epaia eman da 2011ko irailaren 27an:

Baiesten dut Abilio Cordeiro Cascaisek, José Ángel Mateos Florenciok, Yolanda Del Barrio Gilek, Francisco Javier Latasa Azparrenek, Said Amezainek, Juan Bautista Astibia Olanok, Oihane Garate Rodrigok, Halil Asanov Chausevek, Juan Carlos Murillo Horrillok, Miguel Ramón Zabaleta Zabaletak, Francisco José Rodríguez Frailek eta Mihail Volosciucek diru kopuru bat erreklamatzeko Excavaciones Fresneda, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut demandatzaileetako bakoitzari jarraian adierazten diren zenbatekoak ordaintzera (oker edo hutsik ezean):

-Abilio Cordeiro Cascais jaunari: 31.869,79 euro.

-José Angel Mateos Florencio jaunari: 42.282,84 euro.

-Yolanda de Barrio Gil andreari: 28.981,68 euro.

-Francisco Javier Latasa Azparren jaunari: 35.275,28 euro.

-Said Amezian jaunari: 8.564,11 euro.

-Juan Bautista Astibia Olano jaunari: 9.555,85 euro.

-Oihane Garate Rodrigo andreari: 11.571,71 euro.

-Halil Asanov Chausev jaunari: 6.324,98 euro.

-Juan Carlos Murillo Horrillo jaunari: 15.751,22 euro.

-Miguel Ramón Zabaleta Zabaleta jaunari: 34.372,04 euro.

-Mihail Volosciuc jaunari: 19.507,43 euro.

-Francisco José Rodríguez Fraile jaunari: 70.336,94 euro.

Era berean, enpresa demandatua kondenatzen dut demandatzaileetako bakoitzari jarraian adierazten diren soldaten gaineko %10eko berandutza-interesak ordaintzera (oker edo hutsik ezean):

-Abilio Cordeiro Cascais jaunari: 17.575,78 euroko zenbatekoaren gainekoa.

-José Angel Mateos Florencio jaunari: 25.715,10 euroko zenbatekoaren gainekoa.

-Yolanda del Barrio Gil andreari: 13.821,58 euroko zenbatekoaren gainekoa.

-Francisco Javier Latasa Azparren jaunari: 22.479,81 euroko zenbatekoaren gainekoa.

-Said Amezian jaunari: 6.835,78 euroko zenbatekoaren gainekoa.

-Juan Bautista Astibia Olano jaunari: 4.487,72 euroko zenbatekoaren gainekoa.

-Oihane Gárate Rodrigo andreari: 10.070,97 euroko zenbatekoaren gainekoa.

-Halil Asanov Chausev jaunari: 5.471,05 euroko zenbatekoaren gainekoa.

-Juan Carlos Murillo Horrillo jaunari: 9.487,21 euroko zenbatekoaren gainekoa.

-Miguel Ramón Zabaleta Zabaleta jaunari: 21.435,11 euroko zenbatekoaren gainekoa.

-Mihail Volosciuc jaunari: 20.602,43 euroko zenbatekoaren gainekoa.

-Francisco José Rodríguez Fraile jaunari: 60.722,89 euroko zenbatekoaren gainekoa.

Soldatak Bermatzeko Funtsa deklarazio horri men egitera kondenatzen dut.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost eguneko epean. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetara agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Eta Excavaciones Fresneda, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko urriaren 4an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1116413