216. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 851/2011 prozedura

Rosa María Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Ivan Vladimirov Ivanovek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Pilotrans, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 851/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

"Ivan Vladimirov Ivanovek, kaleratze bat erreklamatzeko, Pilotrans, S.L.ren aurka jarritako demanda tramitatzeko onartzea eta erregistro liburu egokietan erregistratzea.

Erabakitzen dut auto hauei metatzea epaitegi honetan 760/2011 zenbakiarekin bideratzen ari direnak.

Egiaztatutzat ematen da langilea afiliatua dagoela eta langileari jakinarazi zaiola prozesuari hasiera eman nahi zaiola; jakinarazpenetarako helbidea izendatutzat ematen da.

Aurka egiteko bideak: berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal da epaitegi honetan, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.3 artikulua). Errekurtsoa iragartzerakoan frogatu egin behar da organo honek Baneston duen gordailu eta kontsignazioen kontuan 25 euro sartu direla, eta ohartarazten da hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan zenbakia eta urtea idatzi behar dira, eta kontzeptu gisa, "30. errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Hori erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut."

Eta demandatutako enpresari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko urriaren 19an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1117046