216. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 675/2011 prozedura

Iruñean, 2011ko urriaren 5ean.

Tomás Marcos Ondarra Uriarte jaunak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko idazkariak, honen bidez,

Aditzera ematen dut:

Raquel Martínez De Muniain Labiano prokuradore andreak eskaturik, Eustorgio Fabricio Alache Mite jaunaren aurka bideratzen ari diren adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 0000675/2011 familia-prozeduraren autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Eustorgio Fabricio Alache Mite jauna epatu egiten da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Prokuradoreak Judith Grecia Guadamud Aviles andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Eustorgio Fabricio Alache Mite jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko urriaren 5ean.-Idazkaria, Tomás Marcos Ondarra Uriarte.

Iragarkiaren kodea: J1116480