216. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 855/2011 prozedura

Iruñean, 2011ko urriaren 4an.

Tomás Marcos Ondarra Uriarte jaunak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Pablo Epalza Ruiz de Alda prokuradore jaunak eskaturik, titulu judizialak betearazteko 855/2011 prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Fermín Santesteban Sarrias jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Milagrosa Martínez Fernández andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste, hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Antolaketa eginbideak. Raquel Aguirre Larumbe idazkaria.

Iruñean, 2011ko uztailaren 5ean.

1.-Aurkeztutzat jo da Pablo Epalza Ruiz de Alda prokuradore jaunaren demanda, hots, aurretik adierazitakoa, eta beraz, erregistra bedi betearazpen-demanda gisa, aparteko gastuen %50 erreklamatzeko.

2.-Eskatutako betearazpenaren aurretik eta PZLaren 776.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, demanda aurkako alderdiari jakinaraz bekio, bost eguneko epean adieraz dezan erreklamatutakoa aparteko gastutzat jo daitekeen ala ez, eta eskatzen ahal den ala ez.

3.-Ohartaraz bekio alderdiari bertan agertzeko beharrezkoa dela abokatuaren eta prokuradorearen esku hartzea.

Eginbide honen berri eman zaio epaileari.

Aurkaratzeko bideak: epaitegi honetan aurkaratze-idazkia aurkeztea (hala ere, erabakitakoa eginen da). Jakinarazpenaren biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean aurkeztu behar da idazkia, non aurkaratzailearen ustez egin den arau-haustea azalduko baita. Baldintza horiek bete ezean aurkaratzea ez da onartuko (PZLaren 224. eta 452. artikuluak).

Hori erabaki eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Fermín Santesteban Sarias jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2011ko urriaren 4an.-Idazkaria, Tomás Marcos Ondarra Uriarte.

Iragarkiaren kodea: J1116322