216. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1241/2011 utzarazpena

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ez ordaintzearen ondoriozko utzarazpen batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren epaitza, hitzez hitz:

Baiesten dut Rafael Ortega Yague prokuradoreak, María Benita Loyarte Arribillagaren izenean eta hura ordezkatuz, jarritako demanda eta, horrenbestez, auzi-ihesean diren Javier Gil Zamora eta Lourdes Alonso Jiménez kondenatzen ditut demandatzaileari solidarioki 4.453 euro (lau mila laurehun eta berrogeita hamahiru euro) ordaintzera, PZLaren 576. artikulua aplikatuz, gehi prozesuko kostuak.

Eta María Lourdes Alonso Jiménezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko urriaren 5ean.-Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1116414