216. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2011ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Uharteko eta Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitateak, 2011ko urriaren 6an egin ohiz kanpoko bilkuran, hasiera batean onetsi ditu hainbat aldaketa aurrekontuan, 2011ko ekitaldi honetan sartzeko.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 276.I artikuluan xedatua bete dadin, Idazkaritzan egonen da jendaurrean, 15 egun baliodunean, aitzinetik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean iragarrita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Uharten, 2011ko urriaren 7an.-Mankomunitateko burua, Javier Basterra Basterra.

Iragarkiaren kodea: L1117005