216. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Plantilla organikoaren hasierako onespena

Mankomunitate honetako Batzarrak, 2011ko urriaren 5eko osoko bilkuran, 2012 urteko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 236. artikuluarekin loturik, onetsitako plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespen hau behin betikoa bihurtuko da.

Etxalar, 2011ko urriaren 10a.-Mankomunitateko burua, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1116996