216. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noaingo 4. eremuko UE 4.1 unitateko 5. lurzatiaren xehetasun azterlana, Noain Elortzibarko Udal Planean. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak, 2011ko urriaren 13ko ebazpenaren bidez,

ERABAKI ZUEN:

1. Hasiera batean onestea Noaingo 4. eremuko UE 4.1 exekuzio unitateko 5. lurzatiaren xehetasun azterlana, Noain Elortzibarko Udal Planari dagokionez, Promotora y Constructora El Txori SLk aurkeztua eta Iñaki Tanco, José Costoya eta Imanol C. García de Albeniz arkitektoek sinatua.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen honen berri interesdunari ematea, baita Osoka Bilkurari ere, hura biltzen den lehendabizikoan.

Noain Elortzibarren, 2011ko urriaren 13an.-Alkate udalburua, Oscar Arizcuren Pola.

Iragarkiaren kodea: L1116829