216. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Udalaren 2010eko aurrekontua. Behin betiko onespena

2011ko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, irailaren 23an, Udal honen 2010eko aurrekontuaren hasierako onespenaren iragarkia, horrela osaturik: Udalarena bera, 15.576.828,13 euro egiten baitu diru-sarreretan eta 13.254.899,12 euro, berriz, gastuetan; Kirol Patronatua erakunde autonomoarena, 2.035.831,00 euro egiten baitu, berdindurik diru-sarrera nahiz gastuetan; Kultur Patronatua erakunde autonomoarena, 872.033,06 euro egiten baitu diru-sarreretan eta 850.673,06 euro, berriz, gastuetan, eta Sociedad Urbanística Municipal de Burlada S.L. enpresarena, 9.760.911,25 euro egiten baitu diru-sarreretan eta 8.591.593,18 euro, berriz, gastuetan.

Jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen laburpen bateratua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 3.467.399,51 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 1.200.000,00 euro.

3. kapitulua.-Tasak eta bertzelako diru-sarrerak: 2.631.908,09 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 6.617.542,71 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak: 281.987,48 euro.

6. kapitulua.-Inbertsioak besterentzea: 2.688.612,54 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 460.013,20 euro.

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 35.000,00 euro.

Sociedad Urbanística Municipal: 9.760.911,25 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 27.143.374,78 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Zerbitzu orokorrak: 1.252.848,41 euro.

2.kapitulua.-Babes zibila eta herritarren segurtasuna: 1.603.342,03 euro.

3. kapitulua.-Gizarte segurantza, babesa eta sustapena: 4.237.114,95 euro.

4. kapitulua.-Ondasun sozial publikoak: 6.440.446,28 euro.

6.kapitulua.-Erregulazio ekonomiko orokorra: 388.014,87 euro.

0 kapitulua.-Zor publikoa: 1.117.407,98 euro.

Sociedad Urbanistica Municipal: 8.591.593,18 euro.

Gastuak, guztira: 23.630.767,70 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Burlatan, 2011ko urriaren 17an.-Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1116989