190. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

177/2011 FORU AGINDUA, irailaren 9koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Francisco Javier García Ariza jauna, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko Baliabide Didaktikoen Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren 2. idatz-zatian ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Francisco Javier García Ariza jauna, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko Baliabide Didaktikoen Bulegoko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea; 2011ko irailaren 11tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2011ko irailaren 9an.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: F1115108