190. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 109/2011 prozedura

Rosa M.ª Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Silvia Cavero Torrecillak eskaturik, banakako lan arazoak direla-eta, Grupo Textil Caparroso 2009 S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 109/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Xedapen zatia:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Silvia Cavero Torrecillak eskaturik, Grupo Textil Caparroso 2009 S.L.ren aurka, eta betearazpena abiaraztea. Egin bekio errekerimendua Grupo Textil Caparroso 2009 S.L.ri, Silvia Cavero Torrecilla haren lanpostuan berriz ipin dezan ebazpen hau jakinarazi eta hiru egun balioduneko epean, betearazten den titulua betetzeko.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legezko eran, eta ohartaraz bekie ezin dela inolako errekurtsorik jarri haren aurka (PZLaren 551.4 art.). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar eguneko epean betearazpenpeko alderdiak aurka egiten ahal dio abian jarritako betearazpenari, PZLaren 556. artikuluan eta hurrengoetan adierazten den moduan. Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut. Epaile magistratua, Idazkari judiziala.

Grupo Textil Caparroso 2009, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau luzatzen dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko irailaren 13an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1115248