190. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Deialdia, bake epaile titularraren
eta ordezkoaren karguak betetzeko

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak betetzeko deialdi publikoa iragartzen da, eta horretarako hamabost egun balioduneko epea ireki, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesaturik daudenek beren eskabideak aurkez ditzaten Udal Idazkaritzan. Eskabide horietan adierazi beharko dute erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela.

Legardan, 2011ko irailaren 15ean.-Alkate udalburua, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L1115289