190. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Plan partziala. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2011ko irailaren 8an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea S-3 sektoreko Plan Partziala, Espartza Galarren, Promotora Constructora Pedroarena, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Getze Galarren, 2011ko irailaren 15ean.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L1115267