190. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

4/2011 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Udalaren 2011. urterako lurzatutako aurrekontuko 3/2011 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2011ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 23an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Aldatu beharreko gastuak:

-Kreditu bereziak:

432-60120. Zuriain. Zolatzea, II. fasea: 245.000,00 euro.

Finantzabidea:

75611. Diru-laguntza, Zuriainen zolatzeko: 95.861,27 euro.

87000. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 149.138,73 euro.

Deuseztu beharreko aldaketa:

-Aldatu beharreko gastuak:

Kreditu bereziak:

432-60120. Zuriain. Zolatzea, II. fasea: -240.000,00 euro.

Finantzabidea:

75611. Diru-laguntza, Zuriainen zolatzeko: -136.944,67 euro.

87000. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: -103.055,33 euro.

Esteribarren, 2011ko irailaren 14an.-Alkatea, José Luis Larrainzar Eugui.

Iragarkiaren kodea: L1115253