190. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

168/2011 FORU AGINDUA, abuztuaren 31koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Pilar Munárriz Santamaría andrea Hezkuntza Departamentuko Irakasle ez diren Langileen eta Aldi baterako Kontratudunen Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioko bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuen, bulegoburuen eta ataletik beherako beste unitateetako buruen bitarte baterako izendapenak kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen ditu, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Pilar Munárriz Santamaría andrea Hezkuntza Departamentuko Irakasle ez diren Langileen eta Aldi baterako Kontratudunen Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako; izendapenak lanpostuaz jabetzen den egunetik bertatik izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegora eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2011ko abuztuaren 31n.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: F1114931