190. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

146/2011 FORU AGINDUA, abuztuaren 31koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Elisa Echenique Echenique andrea, Hezkuntza Departamentuko Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Atzerriko Hizkuntzen Erabilera Hobetzeko Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Elisa Echenique Echenique andrea, Hezkuntza Departamentuko Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Atzerriko Hizkuntzen Erabilera Hobetzeko Bulegoko burua, kargutik kentzea.

2. Foru agindu hau Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegora eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2011ko abuztuaren 31n.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: F1115120