190. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

649/2011 FORU AGINDUA, irailaren 7koa, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak emana, Joaquín José Oroz Pascual jauna Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusiko Bide Hezkuntza eta Segurtasunaren Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak ezartzen du kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela atalburuen bitarte baterako izendapena, beharrezkoak diren txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, Osasun Departamentuaren eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dago espedientean.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenekin bat,

AGINDU DUT:

1. Joaquín José Oroz Pascual jauna Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusiko Bide Hezkuntza eta Segurtasunaren Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu hau interesdunari, Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2011ko irailaren 7an.-Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilaria, Roberto Jiménez Alli.

Iragarkiaren kodea: F1115139