150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 51/2010 prozedura

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Rebeca Amador Borjak eskaturik, Kovalski Fabiano y Palomar Stobbe Patricia, S.L. enpresaren, Patricia Palomar Stobberen eta Fabiano Kovalskiren aurka, diru kopuru bat erreklamatzeko, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 51/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Kovalski Fabiano y Palomar Stobbe Patricia S.L.ren, Fabiano Kovalskiren eta Patricia Palomar Stobberen erabateko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badute. Zorraren printzipala 3.157,00 eurokoa da, interesak 189,42 eurokoak eta kostuak 315,70 eurokoak, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.

Eta Kovalski Fabiano y Palomar Stobbe Patricia S.L.ri, Patricia Palomar Stobberi eta Fabiano Kovalskiri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2011ko uztailaren 15ean.-Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1112325