150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 5415/2010 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Nik, Fermín Otamendi Zozaya jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, 5415/2010 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, Luis Rigoberto Mogollon Tinedo. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:

Epaitza:

Luis Rigoberto Mogollon Tinedo jauna absolbitu egiten dut hasiera batean leporatu zitzaion faltatik, eta kostuak ofizioz ordaintzeko dekretatzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Diana Cecilia Vera Cruzi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko uztailaren 15ean.-Idazkari judiziala, María Ángeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.

Iragarkiaren kodea: J1112293