150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

Mendialdea mankomunitateko hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzurako lau peoi-gidari izendatzeko proposamena

2011ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 24an, Mendialdea Mankomunitateko hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzurako peoi-gidari izateko lau lanpostu oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdia. Haren 10. oinarrian xedatua bete beharrez, probak gainditu eta puntu gehien lortu dituztenen izangaiak izendatzeko proposamena egin dio oposizio-lehiaketaren epaimahaiak Mendialdea Mankomunitateko Burutzari. Hona hemen nor diren:

-Mikel Berecoechea Zuasti guztira 47,59 puntu lorturik

-Urtzi Jaca Lacunza guztira 46,82 puntu lorturik

-Jose Antonio Irizar Otamendi guztira 44,25 puntu lorturik

-Iñigo Iparraguirre Larrañaga guztira 43,08 puntu lorturik

Deialdiaren 10. oinarriko baldintzetan ezarritakoari jarraituz, erabaki da:

Lehena: epaimahaiak egindako izendapen proposamen horiek onestea.

Bigarrena: adieraztea ezen Mikel Berecoechea Zuastik, Urtzi Jaca Lacunzak, Jose Antonio Irizar Otamendik eta Iñigo Iparraguirre Larrañagak 30 egun naturaleko epea dutela, beraiek izendatzeko proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, deialdiaren 10.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Mendialdea Mankomunitateko Erregistroan. Aipatu epearen barrenean, eta aski arrazoituriko ezinbesteko kasuetan salbu, proposatutako izangaiek xedatu berri den hori betetzen ez badute, ezin izanen dute izendatu eta, beraz, bere jarduketa guztiak deuseztaturik geldituko dira; hargatik ere izanen lukete erantzun beharra eskabidearen faltsukeriagatik.

Hirugarrena: ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitateko iragarki oholean argitaratzea, eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Leitzan, 2011ko uztailaren 18an.-Burua, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L1112541