150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEATXE

Hautetsien ordainsariak

Leatxeko Udalak, 2011ko uztailaren 8an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

1. Javier Iribarren Pérez alkateak 158,00 euroko kalte-ordaina jasoko du osoko bilkuretara eta informazio batzordeen nahiz kide anitzeko organoen bilkuretara joaten den aldiro, eta gehienez ere 4.248,25 euro urtean. Delako kalteordain hori urtero eguneratuko da, betiere Nafarroako Gobernuak hautetsiendako onesten duen ehuneko berbera aplikatuz, abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

2. Zinegotzi guztiek eskubidea izanen dute kalte-ordainak jasotzeko beren karguan aritzean sortutako egiazko gastuengatik, betiere behar bezala baimendurik eta justifikaturik badaude.

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikulua betez.

Leatxen, 2011ko uztailaren 11n.-Alkatea, Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1112105