150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

Udal Plan Orokorra eta ingurumen ondorioen azterlana.
Hasierako onespena: jendaurreko epea luzaturik

Enerizko Udalak, 2011ko maiatzaren 12ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zituen Enerizko Udal Plan Orokorra eta ingurumen ondorioen azterlana, jendaurrean egon zirenak 2011ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizilean, ekainaren 16koan, eta legez ezarritako gainerako hedabideetan iragarkiak agertu eta gero. Honen bidez, Udal Plan Orokorra eta ingurumen ondorioen azterlana jendaurrean egoteko epea luzatzea finkatzen da, beste bi hilabetez luzatzea ere behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Eneritzen, 2011ko uztailaren 1ean.-Alkate udalburua, José Alberto Valencia Trueba.

Iragarkiaren kodea: L1112077