150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXABARRI

Boilurren aprobetxamenduaren esleipena

Etxabarriko Kontzejuak boilurren aprobetxamendua esleitu nahi du. Herritarren arteko esleipena eginen da lehenbizi, eta enkantea gero, honako baldintza hauei jarraikiz:

a) Interesa duten herritarrek 15 egun naturaleko epea izango dute proposamenak aurkezteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Etxabarriko Kontzejuko herrilurretako aprobetxamenduaren ordenantzan zehaztu agiriak aurkeztu beharko dituzte, eta ordenantza horretan nahiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean ezarritako baldintzak bete.

b) Herritar bakar batek ere ez badu aprobetxamendua bereganatzeko borondatea adierazten, enkante publikoa eginen da berehalakoan. Ahozko posturen bidez eginen da, eta sesteoa izanen du. Gora jotzeko postura 50 eurokoa izanen da.

c) Hasierako prezioa: 1.500 euro urtean; esleipen hartzaileak bere gain hartuko ditu iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Diario de Navarra egunkarian argitaratzeak dakartzan gastuak, baita Nafarroako Gobernuak ezarritako zergak ere.

d) Aprobetxamenduaren prezioa denboraldia hasi baino lehen ordainduko da, hau da, azaroaren 1a baino lehen. Prezio hori urtero handituko da erakunde eskudun ofizialak Nafarroarako ezartzen duen KPIaren arabera, aurreko urteari dagokionaren arabera, alegia.

e) Denboraldi bakoitzeko abendutik otsailera arteko hilabeteetan -biak barne- baino ezin izanen da boilurra atera.

f) Esleipena zortzi urterako emanen da, baina bertan behera geldituko da Nafarroako Gobernuko Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak behar den baimena ematen ez badu. Behar den baimen hori galtzen bada, esleipen-hartzaileak hitz ematen du ez diola toki entitateari inolako kalte-ordainik eskatuko horrek sortzen dizkion kalte-galerengatik. Halakoetan, Etxabarriko Kontzejuak ez dio kobratuko ordaintzeke dagoen aprobetxamenduaren prezioa.

g) Boilurren aprobetxamenduaren esleipen-hartzaileak 600 euroko fidantza utziko du kontratua beteko duelako berme gisa. Kopuru hori gordailutako geldituko da, aprobetxamenduaren azken ordainketa egiten den arte.

Etxabarrin, 2011ko uztailaren 13an.-Kontzejuko burua, María Asunción Galdeano Ancín.

Iragarkiaren kodea: L1112307