150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Alkatetzaren 223/2011 Dekretua.
Datu pertsonaleko fitxategien berrikuspena

Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko erregelamendua onetsi zuen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren 96. artikuluan ezarritakoarekin bat, hor ezarritako bi urtean behingo auditoria egin da Udal honetan.

Auditoriaren ondorioz erabaki da aparkatzeko txartelaren fitxategiaren segurtasun maila aldatzea, 1720/2007 Errege Dekretuaren 81.6 artikuluan xedatuari jarraikiz: "Oinarrizko mailako segurtasun neurriak ezarri ahalko dira, halaber, osasunari buruzko datuak dituzten fitxategi edo tratamenduetan, baldin eta bakarrik ezgaitasun mailari buruzkoak badira, edo delako pertsonak ezgaitasuna edo baliaezintasuna izatearen deklarazio soilari buruzkoak, betebehar publikoak betetzea dela eta".

Eta, orobat, Ororendako Irisgarritasunaren eta Diseinuaren gaineko apirilaren 6ko 5/2010 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, 2010eko apirilaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen (2010eko maiatzaren 26ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskudantziekin bat,

DEKRETATU DUT:

Aparkatzeko txartelaren fitxategiaren segurtasun maila aldatzea oinarrizko mailara (2071300750 inskripzio kodea).

Antsoainen, 2011ko uztailaren 20an.-Alkate udalburua, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L1112475