150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

959/2011 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak emana, adineko pertsonei eguneko arreta emateko landa zentroetan egiten diren inbertsioengatik toki entitateei 2011ko diru-laguntzak emateko deialdia ebazten duena.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren martxoaren 22ko 101/2011 Foru Aginduaren bidez, adineko pertsonei eguneko arreta emateko landa zentroetan egiten diren inbertsioengatik toki entitateei 2011ko diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onetsi ziren.

Ikusirik Balorazio Batzordearen 2011ko ekainaren 15eko akta eta Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzuaren txostena, non deialdia ebaztea proposatzen baita.

Horrenbestez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Adineko pertsonei eguneko arreta emateko landa zentroetan egiten diren inbertsioengatik toki entitateei 2011ko diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarrien babesean, eskaera hauek ez onartzea:

-Larragako Udalarena, IFZ P3114100E, deialdiaren 5. oinarriarekin bat, eskaera epez kanpo aurkezteagatik.

-Basaburuko Udalarena, IFZ P3104900J, 1. oinarriarekin bat, eskaeran agertzen baita berritu nahi den eraikinaren proiektu tekniko eta funtzionala erretiratuen klub bati dagokiola eta ez adineko pertsonei eguneko arreta emateko landa zentro bati.

-Cadreitako Udalarena, IFZ P3106300A, 1.3 oinarriarekin bat, eskaera ez baitator bat aipatu oinarriaren arabera diruz laguntzen ahal diren kasuetako bakar batekin ere, "ez direlako 2010ean hasitako inbertsioak edo 2010ean gauzatu eta bukatutakoak, ezta 2010ean egindako proiektu teknikoak garatzen dituzten obren hasiera ere".

2. Adineko pertsonei eguneko arreta emateko landa zentroetan egiten diren inbertsioengatik toki entitateei 2011ko diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarrien babesean, honako diru-laguntza hauek ematea, eta indarra duen gastuen aurrekontuko "Toki entitateentzako transferentziak hirugarren adinaren arloko inbertsioetarako" izeneko 900001 91400 7609 231400 kontu-sailaren kargura egitea gastua:

-Mendazako Barrutiko Udalari, IFZ P3116600B, 96.000 euroko diru-laguntza, Mendazan eguneko arretarako erabilera anitzeko landa zentroaren obrak hasteko 1. faserako. Onartu den 120.000 euroko aurrekontuaren %80a da, eta 44 puntu lortu dira.

-Doneztebeko Udalari, IFZ P3122100E, 288.000 euroko diru-laguntza, Donezteben adineko pertsonei eguneko arreta emateko landa zentroaren obren 2. faseari ekiteko. Onartu den 360.000 euroko aurrekontuaren %80a da, eta 42 puntu lortu dira.

-Murchanteko Udalari, IFZ P3117600A, 106.435,82 euroko diru-laguntza, Murchanten eguneko zentroaren obrak hasteko 1. faseari ekiteko. Onartu den 133.044,78 euroko aurrekontuaren %80a da, eta 42 puntu lortu dira.

-Arguedasko Udalari, IFZ P3103200F, 242.779,75 euroko diru-laguntza, Arguedasen adineko pertsonei eguneko arreta emateko landa zentroaren obrak hasteko 1. faseari ekiteko. Onartu den 303.474,69 euroko aurrekontuaren %80a da, eta 40 puntu lortu dira.

-Ribaforadako Udalari, IFZ P3120800, 309.883,32 euroko diru-laguntza, Ribaforadan eguneko zentroa eraikitzeko 2. faseari ekiteko. Onartu den 387.354,16 euroko aurrekontuaren %80a da, eta 39 puntu lortu dira.

3. 2011ko gastuen aurrekontuko "Toki entitateentzako transferentziak hirugarren adinaren arloko inbertsioetarako" izeneko 900001 91400 7609 231400 kontu-sailaren kargura ezarritako 156.901,10 euroko gasturako baimena kentzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta toki entitate interesdunei jakinaraztea behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea administrazio bidea amaitzen duela eta honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Ebazpen hau igortzea Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzura, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Inbertsio eta Obra Atalera, Koordinazio eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko Administrazio Aferetarako Bulegora eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko Kontabilitate Zentrora.

Iruñean, 2011ko uztailaren 1ean.-Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia, Marta Álvarez Alonso.

Iragarkiaren kodea: F1111864