150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1985/2011 EBAZPENA, uztailaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerga agente izateko 4 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 1119/2011 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerga agente izateko 4 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen; ebazpena 2011ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 9an.

Ekainaren 6ko 1657/2011 Ebazpenaren bidez, deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta Langileen Batzordearen ordezkariak mahaikide izendatu ziren; ebazpena 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 27an.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, erreklamaziorik aurkeztu ez denez, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituta ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerga agente izateko 4 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, ebazpen honen eranskinean ageri dena, onestea.

2. Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2011ko uztailaren 11n.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA-ZERGA AGENTEA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

ADOT ENCAJE, LUIS

AGUIRRE LOPEZ, CARMEN

ALDATZ PAYAN, GORKA

ALLUE GUZMAN, MARIA ARANZAZU

APELLANIZ ESCARAY, MARIA PURIFICACION

ARCE SERRANO, ALBERTO

AZCONA SAINZ, MIGUEL ANGEL

BARRENA VILLANUEVA, MARIA TERESA

CATALAN LEON, ANA MARIA

DAROCA DA COSTA, GABRIELA

DE LA FUENTE IPARRAGUIRRE, JUAN IGNACIO

DE PEDRO RODRIGO, JUAN LUIS

DOMINGUEZ ASIAIN, PEDRO JOSE

ERASO MARTINEZ, FERNANDO

ETXAURI URTASUN, MARIA MILAGROS

GALINDO PAREJO, ISABEL

GARCIA FUENTES, MARIA DOLORES

GOÑI MORENO, MARIA CARMEN

IRIGOYEN APESTEGUIA, MARIA SANTOS

ISTURIZ LEGARRA, VICTOR

LARUMBE ERRO, GUILLERMO

LORENTE GRACIA, MARIA ISABEL

MARTINEZ DE LIZARRONDO JIMENEZ, NATALIA

MARTINEZ UNZUETA, MARIA CONCEPCION

OCHOA IZURDIAGA, MARIA BEGOÑA

RESANO PARDO, ANA ISABEL

SANCHEZ BORRACHERO, MARIA JOSE

SANCHO RODRIGUEZ, MARIA ANGELES

VALENCIA JANICES, PEDRO

Baztertuak:

Eskabidea epez kanpo aurkezteagatik eta B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia ez aurkezteagatik:

LACABE IBAÑEZ, MARIA JESUS BENILDE

Iragarkiaren kodea: F1112329