146. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1756/2011 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Francisco Javier Lachén Barbería jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Toki Administrazioko Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko buru izendatzen duena, merezimendu lehiaketa eginda.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ekainaren 6ko 1756/2011 Ebazpenaren bidez, Francisco Javier Lachén Barbería jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Toki Administrazioko, Garraioko eta Komunikazioetako Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko buru izendatu da, merezimendu lehiaketa eginda. Izendapena sei urte naturalerako da, jabetza hartzen duen egunetik aurrera.

Deialdia maiatzaren 18ko 1378/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2009ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean.

Iruñean, 2011ko ekainaren 20an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1111594