146. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Lan batzordeen sorrera

Sesmako Udalak, 2011ko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, Udalaren antolamendu osagarriari eta borondatezkoari buruzko erabakia hartu zuen, jarraian aipatzen diren lantalde edo batzordeak zuzenduko dituzten arauak hasiera batez onesteko:

2.-Ogasuna.

3.-Hirigintza eta industria.

4.-Nekazaritza, abeltzaintza eta ingurumena.

5.-Gazteria, festak eta kirola.

6.-Gizarte ongizatea, berdintasuna eta kultura.

Jendaurrean egonen da 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertzen denetik aitzina, Udalaren Idazkaritzan azter dadin eta bidezko juzgatzen diren erreklamazio eta iradokizunak aurkezteko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Sesman, 2011ko uztailaren 1ean.-Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1111838