146. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZAKO UDALA

Kontribuzio bereziak arautu eta ezartzea. Behin betiko onespena

Leitzako Udalak, 2011ko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, kontribuzio bereziak arautu eta ezartzeko espedientea onetsi zuen, Amazabal kalean sareak eta zoladura berritzeko obrak finantzatzeko. Obra horiek, Toki Azpiegituren 2009-2012ko Toki Azpiegitura Planean sartu ditu Nafarroako Gobernuak.

Aipaturiko espedientea jendaurrean egon da erregelamenduzko epean, dagokion espedientea iragarki ofizialen oholean paratu eta 2011ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 27an, argitaratu ondoan. Inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsita dago.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Leitzan, 2011ko uztailaren 4an. Alkatea, Oier Eizmendi Astibia.

Iragarkiaren kodea: L1111892